May Boeken (Maitane Vierbücher) idazle zumarragarrak Tus noches y mis días liburua aurkeztuko du larunbat honetan 19.00etan, Donostiako Casa del Libron (Askatasunaren hiribidea, 12). Hilaren 14an Bartzelonan aurkeztuko du eta hilaren 19an Valentzian. Donostian aurkeztuko duena Mediterráneo sagako bigarren liburua da. Lehenengoa Tus veranos y mis inviernos izan zen. Biak Grijalbo argitaletxearekin argitaratu ditu.

Donostia eta Benicassimen Tus noches y mis días liburuko istorioa Benicassim eta Donostian gertatzen da. Protagonistak Unai Azurmendi eta Lorena Segarra dira. Mediterraneoko Voramar kanpinean ezagutu zuten elkar eta beti adiskideak izango zirela zin egin zioten elkarri. Helduaroan toki berean topo egingo dute. Beraien bizitzak asko aldatu dira eta ekaitza piztu dezakeen sekretuak dituzte.

May Boeken idazle zumarragarra Todas las malditas decisiones eta Todas las benditas decisiones liburuen eskutik egin zen ezagun. Bi liburu horiek 2018an argitaratu zituen. Ondoren, 2020ko irailean, Todas las promesas que rompimos nobela argitaratu zuen. Azken hau aurreko bien spin-off-a da.