Kirol ikastaroen eskaintza berria aurkeztu du Lazkaoko kiroldegiak
Helduentzako zein haurrentzako eta gazteentzako jarduera ugari antolatu ditu
2024-2025 ikasturteko kirol ikastaroen eskaintza aurkeztu du Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiak. Helduentzako zein haurrentzako eta gazteentzako jarduera ugari antolatu ditu.
Helduentzako ikastaroak irailaren 16ko astean hasiko dira. Besteak beste, pilates, ziklo indoor, entrenamendu funtzionala, GAP, body training eta igeriketako ikastaroetan parte hartzeko aukera izango dute lazkaotarrek.
Haurrentzako eta gazteentzako ikastaroei hilaren 30eko astean emango zaie hasiera. Haurrentzako igeriketa, gimnasia erritmikoa, zumba gaztea eta bodytraining gaztea dira eskaintzen diren ikastaroak.
Bestalde, haurrentzako igeriketa, haurdunaldiko igeriketa eta igeriketa terapeutikoa datorren astean hasiko dira, asteartean.
Joxe Miel Barandiaran Udal Kiroldegiko kirol ikastaroen eskaintza honen helburua komunitatean bizi-estilo aktibo eta osasuntsua sustatzea da.
Ate Irekiak Zein ikastaroetan parte hartu ez dakiten herritarrentzako ate irekien jardunaldiak antolatu dira. Bertan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Izen-ematea Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiko harreren egin behar da edo 943 08 51 93 telefonora deituz.
Temas
Más en Bertan
-
Bergara: el PNV plantea que el acceso a los garajes del Novedades se realice por el patio del Seminario
-
Un nuevo tramo peatonal unirá de forma segura Aozaratza con Urkulu para finales de año
-
Errenteria: Atzokoak Abesbatza ofrecerá un concierto este viernes en la basílica
-
Los caldereros llegarán el sábado a Trintxerpe