Síguenos en redes sociales:

Festak eztanda egin du Lasarte-Orian, bost egunetako jaiei hasiera emanez

Festak eztanda egin du Lasarte-Orian, bost egunetako jaiei hasiera emanez

Eguna goibel eta euritsu esnatu zen Lasarte-Orian, baina eguerdian herriko haurren eskutik algarak eta musika hasi zen nagusitzen, erraldoi eta buruhandien konpartsa eta Oaintxe in deu eta Gautxori txarangenlaguntzarekin. Haurren txupinazoaren ondoren, Ttakun kultur elkarteak Maria Pilar Gonzalez eta Patxi Illarramendiri Gure Patxintxis saria eman zien. 12.30ean Lasarte-Oriako eta Hernaniko Musika eskoletako ikasleen batukada taldea herritik zehar ibili zen. 

Arratsaldera arte haurrak protagonista izan ziren Atsobakarren antolatutako bazkaria eta jolasei esker. Arratsaldean ere Oriatik Sorgin Dantza atera zen.

Txupinazoa

Alabaina, atzoko momenturik gorenena 19.00etan udaletxeberriko balkoitik bota zen txupinazoa izan zen. Orduan festak eztanda egin zuen bost egunetako jaiei hasiera emanez. Txupina botatzea Makelur antzerki taldeari egoki zitzaion, urtetan emakumeen ahalduntzerako egindako lanarengatik. Gaur 12.00etan kultur etxean omenaldi instituzionala jasoko dute herritar ugariren berotasuna sentituz.

Atzoko egunaren beste zita garrantzitsu batzuk gauean iritsi ziren, danborradarekin eta ETS taldeak Okendon eskaini zuen kontzertuarekin.

Patroiaren eguna

Gaur patroiaren eguna ospatuko dute kantujira, herri kirolenerakustaldia, bertsolariak, bazkari herrikoia, sardina jatea eta sagardo dastaketarekin.

Gaurko eguna luzeena izango da parrandazaleenek gaupasa egiteko aukera izango baitute gauean musika ordu luzez egongo baita, Bulego, Carlos Jean, Nemux eta Star Ways taldeekin, besteak beste.

Festak ez du etenik izango astearte gauera arte