Maiatza bukaeran San Joan pilota txapelketa hasi zen Urretxun. Goierri kirol elkartearen pilota sailak antolatu du eta partidak Ederrena pilotalekuan joka-tzen ari dira. Azken partidak aste honetan jokatuko dira.

Azken egunotan kanporaketak jokatzen ari dira. Astelehenean hasi ziren eta astelehen honetan jarraitu zuten. Asteartean ere kanporaketak jokatuko dira: 17.00etatik aurrera. Finalak, berriz, larunbatean jokatuko dira. Jaialdia 10.30ean hasiko da. Aurrebenjamin, benjamin, kimu eta haur mailako finalak jokatuko dira, hain zuzen ere.

Bazkaria eta jolasak

Eta denboraldiari behar bezalako amaiera emateko, Goierri kirol elkartearen pilota saileko pilotariek eta gurasoek elkarrekin bazkalduko dute. Ondoren, 16.30etik aurrera, haurrek eta gurasoek elkarrekin jolastuko dute Ederrena pilotalekuan.

Goierriren pilota eskolako arduradunek datorren denboraldirako izen-ematea ireki dute dagoeneko. Lehen Hezkuntzako 1. mailatik gora, nahi duten neska-mutiko guztiek eman dezakete izena. Bete beharreko baldintza bakarra pilota gustukoa izatea da.

Izena emateko, Goierri pilota eskolaren webgunera jo behar da: goierripilota.blogspot.com.