Zumarraga: adin ezberdinekoen arteko loturak sortzen
Asteazken honetan, ZumarragakoEuskadi plazan, adin ezberdinetako herritarrek elkarrekin jolastu zuten. Herriko belaunaldi zaharrenen esperientziaz baliatuz, jolas ezberdinak probatu eta ikasteko aukera izan zuten. Gure-Txoko eta El Salvador jubilatu elkarteen eskutik, eta Zumarragako Udalaren laguntzarekin.
Gure-Txoko
Egitasmoaren helburua egun batez teknologia albo batera uztea eta adin ezberdinekoak elkartzea izan da. Gaur egun teknologiak garrantzi handia du, eta nahiz eta esparru askotan hau onuragarria izan daitekeen, haurtzaroan ikaste eta jolas prozesuan duen eragina zalantzan jartzen da. Jolas hauen bitartez, adin ezberdinekoen arteko loturak sortu nahi dira, aurreiritziak baztertuz, eta esperientzia aberasgarriak partekatuz, bai aisialdi mailan, baita ere maila emozionalean.
Sustatzaileak
Ekimen hau Kutxa Fundazioak eta Arantzazulabek sustatzen duten Hitzetatik Ekintzetara egitasmoaren parte da. Proiektu berritzaile honek gizartea 2030 Agendara hurbildu nahi du, gizartean inpaktu positibo bat modu erraz eta erakargarrian eragiteko. Iaz gose eza (garapen jasangarrirako bigarren helburua) izan zuen jomugan proiektuak, eta aurten Hiri eta Komunitate Jasangarriak dira aztergai (garapen jasangarrirako hamaikagarren helburua).
Hitzetatik Ekintzetara egitasmoari esker, kausa desberdinetan ekarpena egitea erraza, erakargarria eta dibertigarria da. Hirugarren sektore eko-sozialeko eragileekin lankidetzan, ekintza programa zabala osatu da. Maiatzetik ekainera, 16 jarduera egingo dira lurralde osoan.
Temas
Más en Bertan
-
Iñigo Lavado, estrella Michelin: “El lujo hoy es no confundirte y encontrar un sitio auténtico sin ser inaccesible”
-
Cuatro meses para el nuevo 'look' de Mendiko Kale
-
El PNV de Eskoriatza apuesta por la accesibilidad, sostenibilidad y movilidad de cara a los presupuestos de 2026
-
Elgoibar prepara la llegada de 2026 con 10.000 calendarios