Naizen Elkartea Ordizian izango da eta bi hitzaldi emango ditu
Transexualitatearen inguruko bi saio eskainiko ditu Naizen Elkarteak, Adingabe Transexualen Familien Elkarteak, Ordiziako Barrenakultur etxean. Lehenengoa asteazken honetan izango da, arratsaldeko 18.00etan; bigarrena, berriz, ekainaren 17an, arratsaldeko 17.00etan. Eman begi izeneko saio hauetan Naizen Elkarteko Beatriz Sever Egaña izango da hizlari.
Biharko saioa adineko pertsonei zuzendutako dago. Hilaren 17koa, aldiz, kirol eta aisialdi arloko hezkuntzako profesionalei. Bigarren saioan parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea.
Saio hauen helburua gaia ikusarazi, sentsibilizazioa sustatu eta integrazioan aurrera pausoak ematen jarraitzea da.
Testigantzak
Biharko saioan zein ekainaren 17koan hainbat familien testigantzak ere jasoko dira, adingabe transexualen errealitatea ezagutzera eman eta honen inguruan hausnartzeko asmoz.
Ordiziako Barrena kultur etxean Naizen Elkarteak eskainiko dituen saioak Kutxa Fundazioak eta Arantzazulabek sustatzen duten Hitzetatik Ekintzetara egitasmoaren baitan kokatzen dira. Proiektu honek gizartea 2030 Agendara hurbildu nahi du, bertan plantea-tzen diren erronketan herritarrak inplikatzeko hainbat modu bilatuz.
Aurtzaka donibane Lohizunen
Beasaingo Aurtzaka Dantza Taldeak Donibane Lohizune bisitatu zuen larunbatean, Ideiak 2023 lehiaketaren baitan. Herrian zehar eta itsas bazterrean desfilatu zuten dantzari beasaindarrek, eta ondoren, Mozorro-Dantza, Sokadantza, Sarian Zun-Zun eta Txipiritona dantzatu zituztenplazan, taldeko musikariekin batera.