Hernaniko Udako igerilekua ekainaren 14an irekiko da
Hernaniko ekipamendua denboraldi osoan erabili ahal izateko abonuak ostegun honetan jarriko dira eskuragarri
Hernaniko udal jolas igerilekuak ekainaren 14tik irailaren 8ra egongo dira irekita aurtengo denboraldian, egunero 10.00etatik 20.30era. Ostegunean jarriko dira eskuragarri udako abonuak, online (https://web.hernani.eus/kirola/) eta kiroldegiko harreran.
Txartelak salgai
Eguneko txartelak ere salduko dira denboraldia hasten denean. Hernaniko eta Astigarragakokiroldegietako bazkideek prezio bereziak izango dituzte. Hamaika haurretik gorako taldeentzako ere eskaintza berezia izango da sarreren prezioan.
Aforoa
Udal jolas igerilekuak 1.500 lagunentzako aforoa dauka. Horietako bi heren (1.000 toki) abonatuentzako erreserbatuta egongo dira. Gainerakoa, eguneko salmentara bideratzen da. Hori dela eta, abonatua egoteak ez du bermatzen sarrera, ezin baita inoiz aforoa gainditu.
Horregatik, unean uneko okupazioa jakiteko kirola.hernani.eus webgunean dago aukera eta igerilekura joan aurretik begiratzea gomenda-tzen da.
Uretan, berriz, 500 lagun egon daitezke aldi berean. Muga hori gainditzen den egunetan 20 minutuko txandak egongo dira.
Temas
Más en Bertan
-
Un largo camino hasta Gipuzkoa: "Mi hijo me hizo prometer antes de morir que seguiría delante"
-
Un largo camino hasta Gipuzkoa: "Una parada del autobús en Donostia cambió mi vida"
-
Un largo camino hasta Gipuzkoa: "Pude llamar a mi madre por primera vez en cuatro años: pensaba que estaba muerto"
-
Los secretos heráldicos de Arrasate: un viaje por lo escudos de la villa