Pertsona nagusien kontseiluak hiru hitzaldi antolatu ditu. Segurtasunari, etxeko istripuei eta botikei buruz izango dira.

Lehen hitzaldia hilaren 22an izango da. Izenburua Segurtasuna: babestu eta ez zaitzatela engainatu! da. Ertzaintzak emango du. Ertzain-tzak ematen duen babesari, engainuen prebentzioari eta babes pertsonalari buruz hitz egingo dute.

Arriskuak

Bigarren hitzaldia hilaren 29an izango da. Idoia Larrañaga eta Ana Bellosta erizainek etxekoan ohikoenak diren arriskuei eta istripuei buruz hitz egingo dute.

Zumarragako Zelai Arizti kultur etxea. Asier Zaldua

Hirugarren hitzaldia ekainaren 12an izango da. Ayllon farmaziako arduradunek sendagaien antolaketari eta maneiatzeari buruz hitz egiteko dute. Hiru hitzaldiak Zelai Arizti kultur etxean izango dira. 17.00etan hasiko dira eta ordu eta erdiko iraupena izango dute.

Gure Txoko

Hitzaldiez gain, belaunaldien arteko jokoak antolatu dituzte. Ekainaren 5ean egingo dituzte, Gure Txoko jubilatuen elkartean.

Ekitaldi hauek astelehen honetan aurkeztu zituzten. Aurkezpenean Arantxa Gonzalez zinegotziak eta kontseiluko Marian Caballero, Lourdes Rodriguez eta Serafin Molinak parte hartu zuten. Kontseiluaren helburua adinekoen parte hartzea sustatzea eta bizi baldintzak hobetzea dela gogoratu zuten eta adinekoak parte hartzera gonbidatu zituzten.