2024ko Madalen jaiak badu txupina nork bota. Errenteriako herritarren batzordeak DYA laguntza elkartea hautatu du omendua izateko. Hortaz, elkartearen ordezkariek jaietako txupina botatzeko ohorea izango dute.

Herritarren erabakia

Erabakia hartu duten herritarrek hiru argudio nagusi nabarmendu dituzte aintzatespena erabakitzeko garaian. Hain zuzen ere, elkartearen izaera boluntarioa, zabala eta herrian duen errotzea aipatu dituzte. Azkenik, ez dute ahaztu nahi izan elkartea duela 50 urte ezartzen hasi zela Gipuzkoan, tartean Errenterian. Herritarren batzordeak hiru hautagaitzen artean aukeratu egin behar izan du. DYA-rekin batera Txema Arenzanak eta Oliver Nestarrek osa-tzen zuten hiruko finalista.

53

Hasi dira Errenteriako Madalenak! Arnaitz Rubio

Udaletik gogorazi dutenez, aukeraketa sistema hau iaz onartu zen herriko jaietan omenaldi sariak emateari buruzko ordenantza arau-tzailearen ondorioa da. Araudi hau aurten sartu da indarrean.

Aldaketa honekin bilatzen dutena da herritarrak udal kudeaketan parte hartzea modu berrietan, Madalen jaiak herrikoiagoak izatea ez ezik.

Azken erabakia hartu duen herritar batzordea eratzeko udal errolda erabili zen. Betiere adina eta generoa kontuan hartuta, zozketa egin zen 16 urtetik gorako biztanle guztien artean 800 pertsona aukeratzeko. Gonbidapena onartu zutenak asko izan zirenez, bigarren zozketa egin zen. Guztira 19 pertsonak hartu dute parte talde honetan.

Talde honek herritarrek eta alderdi politikoek martxoan egindako proposamenak aztertu eta DYA aukeratzea erabaki du.