Uztailaren 24an, Gernika plazan izango da Errenteriako Madalenetako Gazte Gunea. Aurten ere egitaraua gazteek aukeratuko dute Madalen jaietako egitaraua eta Errenteriako Jai Batzordea lanean ari dagoeneko horretan.

Aukeraketa

Alabaina, oraingoan, modu berezian egingo dute: Instagram sare sozialaren bitartez botoak jasotzeko prozesu bat jarriko da martxan, eta gazteek bertan bozkatu beharko dituzte proposamenak beren gustuen arabera.

Parte hartzeko baldintzak 14 eta 17 urte bitarteko errenteriarra izatea eta @errenteriaherribizia Instagram kontua jarraitzea dira. Prozesua datorren astean hasiko da.

Errenteriako madalenak Arnaitz Rubio

Hortaz, apirilaren 24an eta 25ean argitaratuko dira Instagram storiesetan lehen inkestak, eta horietan hiru diziplina lehenetsiko dira: musika, kirola eta tailerrak. Era berean, aukera egongo da diziplina horietatik kanpo dauden proposamen berriak egiteko, inkestak bezalaxe storiesetan ipiniko diren galdera-kutxak erantzuten.

Hurrengo egunean, apirilaren 26an, emaitzak argitaratuko dira sare sozial horretan bertan, eta horien arabera, Udalak proposamen zehatzagoak egingo ditu apirilaren 29ko astean.

Proposamenak

Azkenik, proposamen zehatzago horietatik abiatuta, berriz ere jarriko dira martxan Instagram storiesetan azken inkesta eta galdera-kutxa bat.

Beraz, aipatutako guztia kontuan hartuta, astez aste zehaztuko dira ekarpenak, egitaraua osatzera iritsi arte. Udalak ekimen honen inguruko mezua zabaltzeko deia egin nahi die Errenteriako gazteei, parte-hartze ahalik eta zabalena bermatzeko.

Bestalde, madalenetako kartel lehiaketa ere martxan da. Kartelak herriko jaiekin zerikusia izan behar du eta egileek Herri Bizia webgunean sortutako atal berezian dagoen formularioa beteta bidali beharko dituzte proposamenak, JPGn.

Lanak aurkezteko epea maiatzaren 8an amaituko da. Epaia maia-tzaren 29an jakinaraziko dute jendaurrean.

Kategoriak

Bi kategoria egongo dira. Orokorreko irabazleak 1.050 euro jasoko ditu eta haurren artean lanik hoberanak, eskola materiala erosteko 150 euroko bonoa.