Amasa-Villabonako gaztelekua etapa berria hasi du. Izan ere, Garai berri honi hasiera emateko festa egin zuten asteazkenean, 8 eta 12 urteko gazteekin. Hemendik aurrera, Haur Txoko zerbitzua ere izango du Katea gaztelekuak.

Umeentzat irekia

Adin horretako umeentzat asteazken eta ostegunetan egongo da irekita, 17.00etatik 19.00etara bitartean. Kristina Artola gaztelekuko koordinatzaile eta hezitzaileak azaldu duenez, lehenengo aldia da 12 urtetik beherako umeei parte hartzeko aukera ematen zaiela. “Proiektu berria da eta pixkana egokitzen joango gara”, baieztatu du Artolak. Horrekin batera, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat ostiral, larunbat eta igandetan irekiko da Katea etxea, 17.00etatik 20.00etara bitartean.

Villabona Juan Miguel Ochoa de Olza

Gaztelekuak eskainiko duen zerbitzua herriko gazte eta nerabeen beharrak eta interesak identifikatzeko gauzatu zen parte hartze prozesu baten bitartez diseinatu dute. Udalak eskerrak eman dizkie prozesu horretan parte hartu zuten haur, nerabe eta gurasoei. Izan ere, 2021etik itxita egon da zerbitzua eta orain zabaldu dute berriz. Gaztelekua publikoa eta doakoa da, eta Amasa-Villabonako haur eta nerabeekin batera, Aiztondokoak ere bertara gerturatu daitezkeela nabarmendu du Artolak. “Momentuz ez dugu mugatu erabiltzaile kopurua”, gaineratu du.