Itzulia Women lasterketak trafikoan eragina izango du
Igandean Errenteriako Nafarroa etorbidea 10.45etik 13.30era itxita egongo da Lartzabaletik Niessengo biribilgunera
Igandean Itzulia Women 2024 txirrindularitza lasterketaren hirugarren etapa Errenteriatikbitan igaroko denez, trafikoari buruzko hainbat neurri ezarri ditu Udaltzaingoak 10.45etik 13.30era. Etenaldiak luzatu daitezke lasterketaren erritmoaren arabera.
Hasteko, Lartzabal eta Galizia biribilguneen (Niessen) arteko Nafarroa etorbideko zatia eta azken biribilgune horretatik Lezoko biribilgunerainoko tartea ibilgailuen zirkulazioarentzako itxita egongo da.
Gidariak
Beharrezkoak ez diren itxaronaldiak saihesteko, gidariei eskatzen zaie ordutegi horiek kontuan har ditzatela eta Nafarroa hiribidearen ordezko bideak erabil ditzatela.
Herriko auzoetan ere mozketa gehiago egongo dira. Horiek horrela, eragindako eremuetako atarietan abisuak jarriko dira sarbideak adierazteko.
Casi 400 ertzainas y policías locales integran el dispositivo de seguridad de la Itzulia Women
Aditzera eman dutenez, Nafarroa etorbidean eta eremu horretan dauden garajeetan aparkatzen dutenek ezin izango dituzte ibilgailuak mugitu lasterketa pasatzen denean.
Halaber, erdigunetik ibiliko diren oinezkoei eskatzen zaie kontuan har ditzatela ordutegi horiek eta arreta handia jar dezatela ibilbideak eragindako oinezkoentzako pasabideak zeharkatzean.
Autobusak
Etenaldi hauek garraio publikoan ere eragina izango dute Lurraldebuseko E01, E02, E03 eta E27 eta U7 hiri-linean, aurreikusitako ordutegietan.
Errenteriako U7ko Aiako Harria (kiroldegia), Galizia eta Zumardia geltokiak kenduko dira.