Legazpik hainbat ekitaldi antolatu ditu Liburuaren Eguna ospatzeko
Herriko irakurleek Miren Amuriza eta Angel Erro idazleekin hitz egiteko aukera izango dute
Legazpin hainbat ekitaldi antolatu dituzte Liburuaren Eguna ospatzeko. Lehena atzo izan zen eta azkena hilaren 25ean izango da.
Atzo, Ines Bengoak ipuin kontaketa saioa egin zuen liburutegian, 5urtetik gorako haurrentzat. Hurrengo ekitaldia datorren astelehenean izango da: Miren Agur Meabe idazleak DBHko ikasleekin solasaldia egingo du. Itsasoaren atea liburuari buruz hitz egingo dute, kultur etxeko areto nagusian.
Hitzaldiak
Biharamunean, hilaren 23an, Nerea Ibarzabal markinarra etorriko da Legazpira. Fina Salegi urretxuarraren alabak Bar Gloria liburuari buruz hitz egingo du Batxilergoko ikasleekin. Ekitaldi hori ere kultur etxekoaretonagusian izango da. Hilaren 24an Miren Amurizak Basa liburuari buruz hitz egingo du gaztelerazko irakurketa klubeko kideekin. Ekitaldia 18.00etan izango da, kultur etxeko areto nagusian. Nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute. Saioa Monica Leivak gidatuko du.
Poemak
Bukatzeko, hilaren 25ean Angel Erro idazleak euskarazko irakurketa klubeko kideekin solasaldia egingo du. Poema liburu bat: irakurtzeko jarraibideak liburuari buruz hitz egingo dute, Miriam Lukik gidatuta. Ekitaldia kultur etxeko areto nagusian izango da, 18.30ean.
Temas
Más en Bertan
-
Cerca de un millar de corredores de montaña se dará cita en Azpeitia el próximo 10 de mayo
-
“Eventos como el apagón pueden provocar situaciones de pánico altamente contagiosas”
-
Ereñotzuko Txirrita eskolak euskara eta kulturartekotasun proiektua azalduko du
-
Beasain: Las hortalizas de primavera serán protagonistas del mercado extraordinario de mayo