Arrakasta izugarria Urolako futbol jokalarien kromo bildumarekin
Goxogi eta Golodisx-Gossosx gozoki dendetan eta Argixaoko kantinan eskuratu daitzeke
Urola Kirol Elkarteak kromo bilduma plazaratu du eta jada salhgai daude kromoak. Zumarraga eta Urretxuko txoko guztietan kromoak eskuetan zituzten haurrak ikusi ziren pasa den ostegunarratsaldean.
Kromo bilduman, gaur egun klubak dituen talde guztietako jokalariak eta teknikariak ageri dira, baita zuzendaritzako kideak ere; 538 lagun guztira. 2023-2024 denboraldian federatutako 21 talde ditu Urolak, kimu mailan hasi eta senior kategoriara arte. Horiei batzen zaizkie futboleskolako lau taldeak. Inoizko egiturarik handiena du Zumarraga eta Urretxuko klubak.
Kromoak
Ostegunean jokalari guztiei albumak oparitu zizkieten, haiek gero bilduma osoa egin dezaten. Kromoak hiru lekutan jarri dira salgai: Golodisx-Gossosx (Urretxuko Gernikako Arbola 1) eta Goxogi (Zumarragako Filipinar Uharteak 5) dendetan, eta Argixaokokantinan. Zorro bakoitzak bederatzi kromo ditu eta 1,20 euro balio ditu, baina eskaintza berezia ere badago: 25 euroren truke 23 zorro erosteko aukera.
Cromogal enpresaren eskaintza jaso ostean, Urolako zuzendaritzak erabaki zuen promosamena onartzea. Izan ere, aurtengo uztailean amaituko duen agintaldiari amaiera emateko modu polita iruditu zi-tzaien. Gainera, gaztetxoei ilusio berezia egiten die eurak albumeko protagonista izatea, eta duela hamar urte Urolak atera zuen albuma arrakastatsua izan zen.
Urolako zuzendaritzak eskerrak eman nahi dizkie Golodisx-Gossosx eta Goxogi goxoki dendei haien eskuzabaltasunagatik, kromoak ezeren truke saldukobaitituzte.
Kromoena ez da Urolaren ekimen arrakastatsu bakarra. Ostegun Santu egunean Txugiren omenezko futbol txapelketa jokatu zen, inoizko parte hartze handienarekin. 18 talde lehiatu ziren, zortzinesketan eta hamar mutiletan. Osasuna izan zen txapeldun nesken torneoan eta Lakua txapeldunorde. Mutiletan, berriz, Martutene garaitu zitzaion Realari.
Temas
Más en Bertan
-
El comercio florece en Lasarte-Oria este fin de semana
-
Beasain regala 10 euros para empezar a usar los coches eléctricos de alquiler
-
Zarautz comienza con la renovación del pavimento en los caminos de Sanz Enea
-
Irun se convierte en la primera ciudad de Euskadi con una flota de autobuses 100% eléctrica