Anne Pascual Narraspe zumarragarrak eta Millan Oregi Bengoetxea durangarrak esperien-tzia berritzaile bat sortu dute, txakur terapeutikoekin nerabeen artean teknologiaren erabilera okerra saihesteko. Proiektu horrek Digital Unplug du izena.

Pascual eta Oregi Mondragon Unibertsitateko ikasleak dira eta beraiek sortutako metodoa 10-14 urte bitarteko nerabeei zuzendua dago. “Gailu digitalek eragin nabarmena dute osasunean, bai fisikoki, bai psikologikoki, bai sozialki. Hauek bizitzako etapa guztietan eragiten dute, bereziki gazteen eta haurren artean. Familia askok egoera horri aurre egin behar izaten ari dira”, azaldu dute bi gazteek.

Mondragon Unibertsitatea

Familia horiei laguntzeko, LEINNeko (Lidergoa, Ekintzailetza eta Berrikuntza) bi ikasle gazteek metodo bat garatu dute eta Olabide ikastetxean (Gasteiz) Lehen Hezkuntzako seigarren mailako 25 ikasleko lau geletan praktikan jarri dute.

Mondragon Unibersitatea EP

Bi astetan lan egin zuten haurrekin, hiru saiotan banatuta. Tailerraren lehen egunean, teknologia gaizki erabiltzearen arriskuei eta naturaren onurei buruz kontzientziatzea eta aurrez aurreko harremanak susta-tzea izan ziren helburu nagusiak. Erabilera egokia egiteko hainbat gomendio ere eman zituzten.

Txakur terapeutikoa

Esperientziaren bigarren egunean, ttxakur terapeutikoxakur terapeutikoen partaidetza izan zuten, haurrek lehen pertsonan esperimenta zitzaten aire zabaleko jardueren onurak. Horrela, harreman pertsonalak eta animaliekiko harremanak sendotu zituzten.

Hirugarren saioan estrategia pertsonalizatuak sortu zituzten, ikasle bakoitzeko bana, ikasgelan zein etxean teknologia ondo erabiltzeko asmoz. “Arazo hori modu integralean konpontzeko funtsezkoa da gazte bakoitzaren familietan ere ildo horretako neurriak hartzea”, diote.

Estrategia hori gauzatzeko, brainstorming metodologia erabili zen, eta ikasleek beren egunerokotasunerako plan espezifiko bat garatu zuten. Plan horretan zehaztu zuten, besteak beste, zenbat denbora erabiliko duten mugikorra, ze egunetan eta asteko zein momentutan gozatuko duten naturaz eta aurrez aurreko harremanez. “Gure ustez, herritar bakoitzaren betebeharra da pentsa-tzea ea pantailak mundura irekitzen gaituzten leihoak diren edo errealitatetik bereizten gaituzten hormak diren. Izan ere, gazteenek teknologiaren erabilera arduratsua izatea nahi badugu, aldaketa gutako bakoitzaren hausnarketetatik sortu behar da”, azaldu dute.