Tolosak Indarkeria matxistaren aurkako hitzaldia antolatu du
Ostiral honetan 19.00etan udaletxean hasiko den ekimena Norma Vazquezek gidatuko du
Tolosako Udalak eta eskualdeko asanblada feministak elkarlanean jarraitzen dute, “indarkeria matxistaren aurkako pauso irmoak” ematen. Horretarako, Yo sí te creo… siempre que no conozca al agresor izenburupean, ostiral honetan, apirilak 12, indarkeria matxista hizpide duen hitzaldi irekia egingo da. Ateak 19.00etan irekiko dira, udaletxeko pleno aretoan. Antolatzaileek azaldu dutenez, hain zuzen, osteopataren kasuari eta udala biktimen erreparaziorako eskubidea bermatzeko egiten ari den esku-hartzeari lotuta doa ekimen hau.
Psikologo batek gidatua
Hitzaldia herritar ororentzat irekia izango da, eta Norma Vazquez psikologo feministak gidatuta, “indarkeria matxistari aurre egiteko gizartean sortzen diren kontraesanen inguruan gogoeta kolektiboa bultzatu eta zabaltzea” izango du helburu nagusitzat. Horrela, Udaleko ordezkariek diotenez, hitzaldian bertan, “elkarrizketarako espazioa eskainiko da eta indarkeria matxistaren biktimekiko zein indarkeria mota hori eragiten duenekiko pertzepzioen eta jarreren inguruan hausnarketa egitera gonbidatuko dituzte parte-hartzaileak”, bereziki biktimak, edota bere ingurukoak, erasotzailea ezagutzen duten egoeren inguruan.
Tolosa: El Ayuntamiento organizará un espacio de escucha grupal y reparación por las agresiones sexuales del osteópata
Jada Andragoran egin diren zenbait hitzaldiez eta ostiral honetarako antolaturiko ekimenaz gain, “indarkeria matxistaren aurkako kanpainan beste hainbat ekitaldi antolatzea” aurreikusten du Tolosako Udalak. Horrelakoekin, sentsibilizazioa sustatu eta biktimei babesa adierazteko helburuarekin.