Usurbilek Txokoaldeko zubia birgaitzeko akordioa lortu du
1,43 milioiko kostua izango du, Udalak 300.000 euro ordainduko du eta ETSk gainontzekoa
Usurbilgo Udalak eta Euskal Trenbide Sareak (ETS) Txokoaldeko zubia birgaitu eta sendotzeko obra lanetan hasteko lehengo pausoak eman ditzute. Beste aldetik, Aginagako tunelaren obrak Txokoalden izango dituen eraginak murrizteko neurriak hartzeko sinatu beharreko hitzarmena onartu dute, aho batez, herriko udalean burutu den osoko bilkuran.
Aginagako tunelarekin hasi aurretik egingo dituzte Txokoaldeko zubiko obrak: egungo zutabeak mantendu eta gainontzekoa erabat bota eta berria egingo dute, aurreikuspenen arabera, zazpi hilabeteko epean. Zubia 30cm igoko dute, eta hiru mugikortasun motarentzako baliogarria izango da: oinezkoak, bizikletak eta ibilgailu motordunak.
Agurtzabe Solaberrieta alkateak jakinarazi duenez, ordea, oraingoz ez dakite obrak noiz hasiko diren, zubiaren obra Aginagako tuneleko obren proiektu berean sartu baitute, eta oraindik ez dute lizitazio hori atera.
Txokoaldeko zubia birgaitu eta sendotzeko obren ardura ETSrena da, osorik: bere gain gelditzen da proiektua idaztea, lizitatzea zein gauzatzea. Finantzaketa osoa (1,43 milioi, BEZ barne) bere gain hartuko du, balizko igoera ekonomikoei aurre egitea barne, 300.000 euro salbu: horiek Udalak jarriko ditu, hiru urtetan banatuta.
Aginagako tuneleko obrek iraun bitartean ETS arduratuko da zubiaren mantenu osoaz.
ETSk eta Udalak konpromisoa hartu dute Txokoaldeko egungo trenbide pasagunea kentzeko aukera aztertzeko, trenbidea beste maila batean gurutzatu ahal izateko. Hitzarmena sinatzen den unetik urtebeteko epea izango dute lan batzorde tekniko bat eratzeko. Txokoaldeko auzotarrak bertan parte-hartzera deituko dituzte.
Temas
Más en Bertan
-
“Algunos miembros de Puro Relajo no sabemos dónde vamos a tocar hasta un día antes del concierto”
-
"Recibir el Txapelaundi Saria me ha dado mucha alegría, porque siempre he estado muy vinculado al barrio"
-
Astigarraga cerrará el 18 de agosto Santio Zeharra por obras
-
“Con la ‘eutanasia cero’, el modelo de la perrera ha pasado a ser el de un centro de adopción de perros ”