Hilaren 28an, Ostegun Santu egunean, Iñaki Mendiluze 'Txugiren' omenezko txapelketa jokatuko da Argixaon. Aurten 18 taldek parte hartuko dute: zortzi neskenak eta 10 mutilenak. 288 jokalari guztira.

Emakumezkoen torneoan 2010 eta 2011 urteetan jaiotako neskek (haur mailakoek) parte hartuko dute. Multzo batean Reala, Ilintxa, Dux Logroño eta Urola arituko dira eta bestean Osasuna, Lakua, Goierri Gorri eta Aloña Mendi.

Gizonezkoei dagokienez, kimu mailako mutilek parte hartuko dute: 2012an jaiotakoek. Multzo batean Osasuna, Arnedo, Ilintxa, Mondragon eta Urola arituko dira eta bestean Reala, Eibar, Aloña Mendi, UDA eta Martutene.

Lehen fasea

Mutilek txapelketaren lehen fasea 9.00etan hasiko dute eta neskek 10.00etan. 12.55ean Urolak Iñaki Mendiluze omenduko du, haren familiarekin batera. 13.10ean bigarren fasea hasiko da. 13.40ean Kopako finalak jokatuko dira eta 14.10ean Txapeldunen Ligako finalak. Txapeldunen Liga lehen faseko onenek jokatuko dute. Sari banaketa 14.40ean izango da.

Finalaurrekoak

Nesken artean, ligaxkako lehen biek Txapeldunen Ligako finalaurrekoa jokatuko dute eta azken biek Kopako finalaurrekoa. Mutilen kasuan, ligaxkako lehen biek Txapeldunen Ligako finalaurrekoa jokatuko dute eta hirugarren gelditu direnek Kopako finalaurrekoa.

Txapelketa ostiral honetan arkeztu zuten, Argixao estadioko Iñaki Mendiluze aretoan. Ekitaldian Iñaki Mendiluze Zumarragako zinego-tziak (omenduaren iloba), Maialen Fidalgo Urretxuko zinegotziak eta Amaia Aranburu Urolako lehendakariordeak parte hartu zuten.