Bigarren urtez jarraian Biogipuzkoa Osasun Ikerketarako Institutuak Adinbera proiektua burutuko du Tolosan, antolatzaileek azaldu dutenez, “65 urtetik gorako pertsonen kalteberatasuna aztertu eta horri aurre egiteko bideak jorratzeko”. Tolosako Muñoa Fundazioak finantzatu du proiektua eta Tolosaldea ESIaren eta Udalaren laguntza du. Hain zuzen, ikerketa gauzatu ahal izateko parte hartuko luketen 65 urtetik gorako pertsonen bila dabil ikerketa-taldea.

Hiru fase desberdin

Hiru fasetan banatzen da Adinbera proiektua. Lehena, azterketa-fasea deritzona burutzen da. “Fase honetan, elkarrizketak egiten dira parte hartzaileen egunerokotasuna ezagu-tzeko eta haien bizimoduari buruzko informazioa biltzeko, hala nola, elikadura, gaitasun fisikoa, lo-orduak, gai-tzak...”, azaldu dute antolatzaileek. Elkarrizketek, halaber, pertsona horien parte hartze soziala, historia pertsonala eta laguntza-sarea ezagu-tzeko ere balio dute. Horrekin batera, eguneroko jardueren jarraipena egiteko jarduera-eskumuturrekoa jar-tzeko proposamena luzatzen zaie, jarduera fisikoari buruzko informazioa eta lo-datuak biltzeko.

Bigarren fasean jarduera-eskumuturrekoak kendu eta parte hartzaileen lagin biologikoak jasotzen dira.

Hirugarren eta azken fasea, berriz, jarraipen-fasea deritzona da. Bertan, parte hartzaileek jarraipen-bisita bat jasotzen dute Adinberan parte hartzen hasi eta urte batean.

65 urtetik gora

Proiektua aurrera eramateko ezinbestekoa da 65 urtetik gorako pertsonen parte hartzea. Hori dela eta, Udalak adin tarte horretako herritarrei dei egiten die egitasmoan inplikatu eta parte har dezaten.