Gaur Iztietan, Les Petits Chanteur de Laval abesbatza
Quebeceko taldeak, Zaria Koru Eskolarekin batera, kontzertua eskainiko du elizan 20.00etatik aurrera
Gaur Quebeceko Les Petits Chanteurs de Laval abesbatzak eta Zaria Koru Eskolak kontzertua emango dute Iztieta auzoko San José elizan, 20.00etan. Sarrera doakoa izango da bertaratzen direnentzat.
Jakitera eman dutenez, Les Petits Chanteurs de Laval, Quebeceko abesbatza-antolakuntza ospetsua, nazioarteko haur abesbatzarik garrantzitsuenetako bat da. Philippe Ostiguyk zuzenduta, Céline Dion, Opéra de Montréal, Cavalia, Cirque du Soleil, Game Orchestra, Orquesta Sinfónica de Montreal eta Orquesta Sinfónica de Laval bezalako artista ospetsuekin kolaboratu du. Bere ospeak Kanadako mugak gainditu ditu, Estatu Batuetan, Europan eta Asian birak egin ondoren.
Zaria Koru Eskola nazioartean ere lan egiten duen Koru Eskola berritzailea izanik, bere balioen artean euskal nortasunarekiko konpromisoa eta beste kulturekiko begirunea dago.
Temas
Más en Bertan
-
Nuevo hospital de Tolosa: referente en Gipuzkoa para procedimientos diagnósticos y pruebas complementarias
-
La Lilaton, mucho más que una carrera, tiñe de rosa Donostia
-
El proyecto del nuevo Hospital de Tolosa avanza tras licitar las obras por 106,7 millones
-
Diego Ramos toma las riendas del bar del campo de fútbol de Beasain