Usurbilgo Udalak bihar haur eskolaz hitz egiteko bilera irekia deitu du. Saioa 18.00etan Sutegiko auditorioan izango da. Gaur egun haurrak haurtzandegira eramaten dituzten gurasoak mezu bidez gonbidatu dituzte, eta, horrez gain, gaiarekiko interesa duen oro ere joan daiteke bilerara.

Udaletik gogora eskarri dutenez, haur eskolaren familien kuotaren %62 bere gain hartu du 2023-2024 ikasturtean. Hala erabaki zuen, behin-behineko neurri gisa, Eusko Jaurlaritzak Partzuergoko haur eskoletan doakotasun unibertsala ezartzeko asmoa iragarri zuenean. Erabakia urtebeterako izango zela adierazi zuen, Hezkuntza Sailak emango zituen hurrengo pausoen ikuskizun, Udalarentzat suposa-tzen duen “esfortzu ekonomikoaz” eta hausnarketa egiteko beharraz ohartaraztearekin batera.

Gaur egun zerbitzua lizitazio bidez ematen duen Udarregi ikastola eta Udala hainbatetan bildu dira, azken hilabeteetan, haur eskolaren inguruan hausnartzeko, eta, orain, Udalak esku artean duen informazioaren berri eman nahi du. “Iritzi trukaketa oinarri, etorkizuneko udal haur eskolaren proiektua osatzen ari gara”, esan dute. Zerbitzuaren inguruko araudia eta zerbitzua esleitzeko lizitazioa prestatzen ari da une honetan Udala.