Síguenos en redes sociales:

Lilaldiaren laugarren edizioa, ekintzaz betea dator Idiazabalen

Udaletxean Ipuin kontaketa saioa izango da arratsaldean

Lilaldiaren laugarren edizioa, ekintzaz betea dator IdiazabalenIdiazabalgo Udala

IV. Lilaldia antolatu du Idiazabalgo UdalakBerdintasun planarekin bat eginez, , herriko talde nahiz eragileekin elkarlanean ibiliz. Adin guztiei zuzendutako ekintzak prestatu dira martxo osoan zehar.

Ana Apika ipuin kontalariak Rol jokoa ikuskizuna eskainiko du. Erantzunkidetasuna, etxeko lanen banaketa, etab. jorratuko ditu bere saioan. Bost urtetik aurrerako haurrei zuzenduta dago eta 17.30ean hasiko da, Udaletxean.

Ostiralean, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, egitarau oparoa izango da. Goizean zehar eskolako haurrek horma-irudia egingo dute, berdintasuna hitza oinarri hartuta. Arratsaldean, 17.00etatik aurrera, txokolatada izango dute Adin-etxe jubilatu elkartean bazkide diren emakumeek. 19.15ean, berriz, poteo musikatua egongo da herrian zehar. Azkenik, 21.00etan, afaria izango da Elizalde elkartean.

Gaztelekuko gazteek berdintasun ihes-gelan parte hartu ahal izango dute igandean. Horretarako izena aurrez eman behar da gaztelekuan. Martxoaren 11n, aldiz, Karmele Jaioren Maitasun kapitala liburuaren inguruko lanketa egingo du irakurketa taldeak, 19.15etatik aurrera.

Bestalde, martxoaren 12an, Irati Aizpurua Alkezar abokatuak kontziliazioaren inguruko hitzaldia eskainiko du, 18.00etan. Herritarren eskubideak eta izapideak ezagutzeko gakoak landuko dira saioan: eszedentziak, lanaldi murrizketak, lanaldiaren egokitzapena eskatzeko aukera, eskariak nola egin eta izapideak egiteko gakoak. Hitzaldia haur bat espero duten familientzat edo honezkero haurrak dituzten familientzat zuzenduta dago. Aurrez eskaria eginda, bi urtetik gorako umeentzako zaintza zerbitzua egongo da.

Lilaldiko azken ekintza martxoaren 15ean izango da. ZtandaP an-tzezlanak itxiko du laugarren edizioko kartela. “Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik generoa hartuko dute umoregai eta eguneroko gaiak lehertzen saiatuko dira betaurreko moreak jantzita. Horretarako orgasmo arrakala, maitasun erromantikoa, señorak eta elkarbizitza izango dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eraginez bazterrak eztanda arazteko prest etorriko dira”, jakinarazi du Idiazabalgo Udalak. Antzezlana Guraso elkartean izango da, 19.00etan. Sarrerak liburutegian eskuratu daitezke, bost euroan.

Gainera, hilabete guztian zehar, Apal morea egongo da liburutegian, feminismoa lantzen duten liburuz betea.