2024ko San Pruden-tzio jaien baitan, Lazkaoko Udalak ekintza berezi bat antolatu du 10-14 urte bitarteko haurren-tzat; apirilaren 29an plazako frontoian egingo den herri bazkaria. Bazkaria 14.00etatik 16.00etara izango da. Denbora tarte horretan begirale zaintza egongo da. Ordu horietatik kanpo, berriz, ez da zaintza zerbitzurik egongo.

Arroza oilaskoarekin, txokolatezko euskal pastela, ogia eta ura izango da eskainiko den menua. “Haurren batek, gaixotasunen batengatik edo, ezin badu eskainitakoa jan, aldez aurretik jakinarazteko eskatzen zaie, beren behar espezifikoei erantzuteko”, adierazi du Udalak.

Dagoeneko zabalik dago izen-ematea. Gurasoek Lazkaoko Udalaren bulegoetan egin dezakete dagokion izapidea, martxoaren 22ra bitartean.

Parte hartzaile bakoitzak hamar euro ordaindu beharko ditu. Ordainketa txartel bidez bakarrik egin daiteke.