Ostiralean Martxoan Bertsoa txapelketako lehen kanporaketa jokatu zen Urretxuko Soraluze tabernan. Legazpiko Bertso Olariak taldea nagusitu zen. Bertso Olariak Jone Narbaiza, Lierni Ugarte eta Ane Belokik osatzen dute. Nerbio Ziotikoak (Antton eta Uxue Fernandez eta Eneko Beretxinaga) eta Miletoko Fideua (Jon Mendizabal, Martin Sagastibeltza eta Jon Gurrutxaga) taldeek ere parte hartu zuten.

Bigarren kanporaketa ostiral honetan jokatuko da, Urretxuko Fox tabernan. Bandolerok, Xelebrek eta Botxan Magoa taldeek parte hartuko dute. Hirugarren eta azken kanporaketa Zumarragako Urola tabernan izango da. GI-632, Unibertsolariak eta Oso Zoroa taldeek parte hartuko dute. GI-632 taldea Antzuolakoa da.

Kanporaketak 22.30ean hasiko dira. Kanporaketa bakoitzeko lehenengoa final handira sailkatuko da. Finala martxoaren 23an jokatuko da, 19.30ean, gaztetxean.

Urretxu eta Zumarragako bertso eskolak antzerki saioa eta bertso musikatu emanaldia ere antolatu ditu Martxoan Bertsoa programaren barne. Martxoaren 15ean Ekida taldeak Plaza hau gurea da lana antzeztuko du Urretxuko Labeaga aretoan. Antzerki emanaldia 19.00etan hasiko da. Bertso musikatu saioari dagokionez martxoaren 22an izango da, Urretxuko gaztetxean. Emanaldia 22.00etan hasiko da.