Asteburuan bi mus txapelketa jokatu dira Urretxun: Euskal Herriko mus txapelketako Urretxu eta Zumarragako kanporaketa eta Laket eta Fox tabernetakoa.

Euskal Herriko txapelketako kanporaketa ostiralean jokatu zen Goierri kirol elkartearen egoitzan. Zortzi bikotek parte hartu zuten eta Unai Andres eta Josu Zabalo nagusitu ziren.

Irabazleek Gipuzkoako finala jokatuko dute martxoaren 9an. Gipuzkoako onenek, berriz, nazio mailako finala jokatuko dute martxoaren 23an Zuberoako Altzai herrian.

Larunbatean, berriz, Laket eta Fox tabernetako txapelketa jokatu zen. Inguruko herrietako 30 bikotek parte hartu zuten. Txapelketa Jon Berezibar eta Jon Elkoro arrasatearrek irabazi zuten. Txapeldunordeak Jon Madariaga eta Kepa Etxaniz an-tzuolarrak izan ziren.