Gorka Erostarbe Leundak idatzi duen Egañazpi. Ezink esan polita ez dela... liburuaren aurkezpen ekitaldia burutuko da Zestoako kultur etxean otsailak 17an, 12.00etan. Mikel Arregi Urrutia Zestoako alkateak, Itsaso Elizagoien Euskal Herriko Trikiti Elkarteko ordezkariak eta Egañazpi familiako kide batek parte hartuko dute liburuaren aurkezpenean, Gorka Erostarberekin batera.

Joxe Mari Urkola, Egañazpi (Aizarna-Zestoa, 1920-Zestoa, 2006) eta Faustino Azpiazu, Sakabi (Lastur-Deba, 1916-Azpeitia, 1995), Sakabi eta Egañazpi trikitilari bikote ospetsua osatu zuten. Herriz herri ibili ziren urte askotan, Egañazpik panderoa jotzen eta kantatzen, eta Sakabik soinuarekin, jai giroa eta alaitasuna zabaltzen nonahi. Horretaz aparte, 1963an Trikitixa de Azpeitia izenburua zuten lau abesti zituzten bi disko txiki argitaratu zituzten. 1970ean Espainiako Gerra Zibila ondorengo lehenbiziko Euskal Herriko Trikiti Txalpeketa irabazi zuten. 1973an Trikitixa-Zure Urte Betetzia diskoa argitaratu zuten Columbia diskoetxean eta 1975ean Edigsa-Herri Gogoa diskoetxearekin Sakabi eta Egañazpi trikitilariak diskoa.