Síguenos en redes sociales:

Bost tailer udaberrian Errenteriako Eskola Feministaren eskutik

Doakoak dira, baina lehenik eta behin eta beharrezkoa da izena ematea otsailaren 16tik 26ra Zu! bulegoan edo ‘online’

Bost tailer udaberrian Errenteriako Eskola Feministaren eskutikA.M

Errenteriako Eskola Feministak martxotik maiatzera eskainiko dituen tailer eta bilerak aurkeztu ditu. Guztira bost tailer eskainiko dira eta asko euskaraz izango dira Belarriprest egitasmoaren baitan antolatu egin dira eta, ikasleak euskaraz hitz egitera animatzeko aukera paregabea da.

Eskola Feministaren arduradunek aditzera eman dutenez, “udaberri honetan gai berriak lantzen dituzten ikastaroak eskaini nahi dira, eta berriro eskainiko dira autodefentsa feminista eta brikolajeko hastapen-tailerrak, dagoen eskari handiari bide emateko”.

Honela, Autodefentsa Feminista (hastapen maila) tailerra martxoaren 23an burutuko da 10.00etatik 14.00etara eta 15.30etik 19.30era eta gaztelaniaz izango da.

Martxoaren 12tik maiatzaren 19ra, astearteetan, 10.00etatik 12.00etara Etxeko Konponketen Tailerra eskainiko da euskaraz.

Bestalde, Ederki zahartzea: eutsi zure ametsei izenburuko ikastaroa martxoaren 14tik maiatzaren 30era gauzatuko da. Eskolak ostegunero, 16.00etatik 18.00etara, izango dira eta tailer hau ere bai gaztelaniaz emango da.

Eta zu, nola komunikatzen zara? Berdintasunean erlazionatzeko trebetasunak izeneko tailerra martxoaren 6tik maiatzaren 29ra eskainiko da, asteazkenetan, 15.00etatik 17.00etara, eta gaztelaniaz izango da.

Azkenik, Twerk (Booty Dance) dantza tailerra martxoaren 16an goizez burutuko da (euskaraz).

Tailer guzti hauek doakoak dira eta izena emateko epea irekita egongo da otsailaren 16tik 26ra.

Izena emateko bide hauek daude: presentziala, ZU! Zure Udala Arreta Zerbitzuan edo online (https://errenteria.eus/berdintasuna/ webgunean Eskola Feministaren esteka sakatuz)

Aldiz, Eskola Feministari buruzko informazioa nahi izanez gero Emakumeen Etxean bertan (Txirrita Parkea, z.g) edo telefonoz (tel.: 943 449 630) jasotzeko aukera egongo da astelehen eta ostiraletan 9.00etatik 13.00etara, eta astearte, asteazken eta ostegunetan 16.00etatik 20.00etara.