Urtero bezala, Ostegun Gizenean, Errenteriako inauterietako konpartsek beren aurkezpena egingo dute Lekuona Fabrikan 20.30ean. Ekitaldi honek arrakasta izaten duenez, herritarrek aurkezpena ez galtzeko, ohiko moduan, hiru aukera egongo dira emanaldia jarraitu ahal izateko.

Alde batetik, dantzaldiak gertutik ikusi nahi dituztenek ikuskizuna presentzialki bizi ahal izango dute Lekuonan, baina salgai jarri ziren sarrera guztiak agortu dira.

Bestetik, pantaila handiaren zale direnek zuzeneko proiekzioa ikustera gerturatu daitezke Niessen kulturgunera. Horretarako gonbidapena eskuratu beharko da sarrerak.errenteria.eus webgunean edo presentzialki Lekuona Fabrikan.

Azkenik, badago emanaldia streaming bidez jarraitzeko aukera ere herribizia.errenteria.eus/inauteriak webgunetik.

Bederatzi konpartsa igoko dira oholtzara: Odissey, Eureka,Txasiss, Boveda, Showtime, Furius,Titanes, Cocó Dance, Lezoko Eztandak eta Fantasy.

Bestalde, gaur 19.00etan Lekuona Fabrikan, New Orleans-eko inauteriak: mardi grass-aren baitako aspektu musikal eta ezaugarri kulturalak hitzaldia eskainiko du Ion Celestino musikariak. Euskaraz izango da eta gonbidapena eskuratu beharko da.