Oihana Bikuñaren enpresa Oscar sarietarako izendatu dute
Karakterizazio eta Makillaje Profesionala ikasi zuen eta ‘La sociedad de la nieve’ pelikulan lan egin du
Oihana Bikuña urretxuarrakKarakterizazio eta Makillaje Profesionala gradua egin zuen eta Bartzelonako DDT efektu berezien enpresan lan egiten du. Enpresa horrek Oscar saria irabazi zuen El laberinto del fauno pelikulan egindako lanagatik eta aurten berriro Oscar sarietarako izendatu dute, La sociedad de la nieve pelikulan egindako lanagatik.
La sociedad de la nieve bi Oscar saritarako izendatu dute: Makillajea eta ile apainketa (DDT enpresak arlo horretan lan egin du) eta Nazioarteko pelikula onena. Sari banaketa ekitaldia martxoaren 10etik 11rako gauean egingo da. Beste lau izendatuak Golda, Maestro, Oppenheimer eta Pobres criaturas dira. DDT enpresak La sociedad de la nieve pelikulan egin duen lana Goya sarietarako ere izendatu dute. Goyak otsailaren 10ean emango dituzte.
Aipatutako pelikula 1972an jazotako gertakari batean oinarrituta dago: errugbi talde bat zeraman hegazkinak istripua izan zuen Andeetan eta 29 lagun bakarrik atera ziren bizirik. Bizirauteko, muturreko erabakiak hartu behar izan zituzten. Pelikulan hildako eta zauritu asko ageri direnez, Bikuñak eta bere lankideek gogor lan egin behar izan zuten: zauriak, ospitale baten ikusten den hanka argala, hildakoak irudikatzen dituzten panpinak, hautsitako hanka bat… egin zituzten.
Temas
Más en Bertan
-
El Ayuntamiento de Azpeitia responde al PNV que "criticar el modelo policial no basta para negar el uso de un local público"
-
Osakidetza invertirá más de siete millones en la reforma del centro de salud de Bergara, que arrancará en primavera
-
El presente y el pasado de la txaranga Ustekabe tomarán el centro de Eibar el sábado para festejar su 25 aniversario
-
El reencuentro de los hermanos Oteiza en las calles de Azkoitia