Fato Cultural Daniel Castelaok eta Oiartzungo Udalak Kontxa Murgia, Manuel M. Murguiaren ama, nazionalismo galiziarraren lehen historialaria, eta Rosalía de Castroren amaginarreba, gogora ekarri eta Euskal Herriaren eta Galiziaren arteko loturak estu-tzeko ekitaldiak antolatu dituzte asteburuan.

Ostiralean poesia errezitaldi musikatuaz gozatzeko aukera izango da. Antton Kazabonek eta Xosé Estévezek, euskaraz eta galegoz, Joseba Sarrionaindia, Celso Emilio Ferreiro, Xosé Estévez, Xabier Lete, Julen Lekuona, Juan Mari Lekuona eta Antton Kazabonen poemak errezitatuko dituzte, musikarien lagun-tzaz. Edurne Saizar izango dute pianoan, Haizea Lekuona flautarekin eta Oihane Mitxelena akordeoiarekin. 18.00etan izango da, udaletxeko areto nagusian.

Larunbatean iaz zimitioan Rosalía de Castrok landatutako pikondoaren adaxka jarri zuten. Urte osoan zehar zaindu duten zuhaitza bisitatu eta omenaldia egingo dute 12.00etan. Ondoren, ohi bezala, Kontxa Murgiari lore-eskaintza egingo diote bere jaiotetxea izan zen Manuel Lekuona liburutegian. Txistu eta gaita soinuek alaituko dute goiza.