Oarsoirriak Kalejaia antolatu du inauterietan
Herritarrei dei egin diete urtarrilaren 28ko eta otsailaren 2ko entseguetan parte hartzera
Errenteria
Oarsoirriak taldeak herriko kaleak hartuko ditu inauterietan ohiko herriko kalejirarekin, kuadrillen eta familien Kalejaia bezala berrizendatuta. Giro ederra sortzea helburu, parte-hartzaileek kolorez eta musikaz beteko dute Errenteriako erdigunea otsailaren 10ean, 12.00etatik aurrera.
Dena ondo ateratzeko, bi entsegu prestatu dituzte: urtarrilaren 28an 17.00etan eta otsailaren 2an 18.00etan Merkatuzarren. Oarsoirriak taldeak dantza kolektiboan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak.
Informazio guztia eta koreografia ikasteko bideoa eskuragarri daude oarsoirriak.net webgunean. – A. Muga
Temas
Más en Bertan
-
Nuevo hospital de Tolosa: referente en Gipuzkoa para procedimientos diagnósticos y pruebas complementarias
-
La Lilaton, mucho más que una carrera, tiñe de rosa Donostia
-
El proyecto del nuevo Hospital de Tolosa avanza tras licitar las obras por 106,7 millones
-
Diego Ramos toma las riendas del bar del campo de fútbol de Beasain