Oiartzungo Udalak 75.000 euro gorde ditu 2024an Oiartzunen kultur ekitaldiak antolatu nahi dituzten eragileen ekintzak diruz laguntzeko. %73 handitu du diru partida hau (43.250 euro banatu zituen 2023an), “Oiartzun herri kulturzalea izan dadin susta-tzen segi eta eskaintza indartzeko”.

Hortaz, urte honetan zehar Oiar-tzunen kultur ekitaldiak antolatzeko dirulaguntza eskatu nahi dutenek urtarrilaren 31 bitarte izango dute proposamenak aurkezteko epea.

Dirulaguntzaren zenbatekoa eskatzaileek egindako proposamenaren arabera erabakiko dute eta hainbat irizpide izango dituzte kontuan, proposamenaren kalitatea, ikusle edo parte-hartzaile kopurua, emakumeen parte-hartzea sustatzeko aurreikusitako ekimenak edota bazterkeria arriskuan dauden kolektiboak erakartzeko egindako ahalegina, besteak beste.

Udaleko erregistro orokorrean edo egoitza elektronikoan aurkeztu beharko dira eskaerak. Deialdiaren oinarriak udaleko web orrian daude eskuragarri (www.oiartzun.eus), Iragarki Taulako Dirulaguntzak atalean.

Jexux Olaziregi Kultur zinegotziak azaldu duenez, urtetik urtera handituz doa herriko eragile ezberdinek kultur ekintza eta ekitaldiak antola-tzeko egiten dituzten proposamenak, “Oiartzun herri bizia eta sor-tzailea den seinale”. Horregatik erabaki dute 2024an ekitaldi horiek diruz laguntzeko Udalak egingo duen ekarpena “nabarmen” igotzea, kultur eskaintza eta kultur-sarea indartzeko xedearekin.