Datorren otsailaren 10ean, Inaute larubatean, ohiko dantza-desfile herrikoia eskainiko du Beasaingo Ostadar Dantza Taldeak. Herriko kaleak musikaz, kolorez, festaz, dantzez eta disbertsioz jantziko dituzte goizean goizetik.

Aurten ere, herritarrak zein interesatuta dauden dantzale guztiak dantza-desfile herrikoian parte hartzera gonbidatuta daude. Horregatik, hainbat entregu ireki antolatu ditu beasaindar dantza taldeak: astelehen eta asteartetan 19.00etan, eta larunbatetan 11.00etan. Entseguak Ostadar Dantza Taldearen lokalean burutuko dira, Orimendi kaleko hamargarren zenbakian.

“Ekimen honen helburua elkarrekin egun on bat igarotzea da”, azaldu dute antolatzaileek.

Amiantoaren inbentarioa

Amiantoaren inbentarioa egin du Lazkaoko Udalak herrian. “Amiantoa duten edo amiantoa edukitzeko probabilitate handia duten eraikinak identifikatu eta erregistratu dira, eta informazio hori guztia GIS historia, ortoargazkien bidezko behaketa eta zuzeneko behaketa aztertu dira”, azaldu du Lazkaoko alkatea den Kepa Zubiarrainek. “Inbentarioa lazkaotarren osasuna babesteko eta ingurumena zaintzeko tresna garrantzitsua da”, gaineratu du.