Asteburuan Espainiako ziklo-kros txapelketa egin zuten Amurrion. Aitor Zabaleta legazpiarrak eta Aner Irizar zumarragarrak lan bikaina egin zuten. Zabaletak Master 60 proba irabazi zuen eta Irizar laugarren sailkatu zen kadete mailako proban.
Kadete mailan, lehen postuan Benjamin Noval asturiarra sailkatu zen, bigarrenean Raul Lopez kantabriarra eta hirugarrenean Seff Van Kerckhove kataluniarra.
Irizarren hurrengo lasterketa Benidormekoa izango da. Horrekin amaitutzat emango du ziklo-kros denboraldia. Denboraldi bikaina egin du. Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketak eta Ormaiztegiko lasterketa irabazi ditu, besteak beste.