TrukeLandia egitasmoa aurkeztuko dute ostegunean
Ekitaldian GurasoLandia ekimeneko familiek parte hartu ahal izango dute aurrez gonbidapena lortuta
TrukeLandia egitasmoa aurkeztuko dute ostegunean Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxeko auditorioan 17.30ean. Ekitaldian GurasoLandia ekimenean parte har-tzen ari diren familiek parte hartu ahalko dute, aurrez gonbidapenak eskuratuta. Ikuskizuna doakoa da.
Ekimen hau Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Ttakun kultur elkarteak bultza-tzen dute elkarlanean eta helburua esperientzia eta ezagutzak hilabetean behin trukatzea da.
Lehen esan bezala, aurten GurasoLandian ari direnek bertaratu ahalko dute TrukeLandiaren aurkezpenera. Ekitaldirako gonbidapenak gaur eta bihar jaso ahalko dituzte Ttakun KEren bulegoan (Geltoki kalea 4, behea), 9.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 18.00etara. Bulegora joan ezin dutenek kultur etxera bertara joan beharko dute 18an, eta 17.00etatik aurrera gonbidapenak jaso.
Temas
Más en Bertan
-
Irun se sitúa entre las localidades de Euskadi en las que más ha crecido la delincuencia
-
Historias de altura y esfuerzo, protagonistas en Oñati
-
El tren del Urola cobrará vida en Azpeitia durante las fiestas de San Sebastián
-
Ezkurdia y Altuna III se citan este domingo en Arrasate: las entradas están a la venta