Otsailaren 9tik 11ra Oiartzunen egingo du geldialdia Euskaraz Barra-Barra kanpainaren ihes-gela ibiltariak. Hiru egunez Doneztebe plazan egongo da aisia euskaraz gozatzeko formatu berri eta erakargarri hau.

Atzo ireki zuten erreserba egiteko aukera, www.euskarazbarrabarra.eus/ihes-gela webgunean. 20 txanda egongo dira eta saio bakoi-tzean gehienez bost lagunek hartu dezakete parte. Doakoa da eta 16 urtetik gorakoa den eta euskara ulertu edo hitz egiteko gai den edonor animatu daiteke. Gurpildun aulkia behar dutenek ere irisgarritasuna bermatuta dute.

17. logela du izena ihes-gelak eta honela laburtu dute istorioaren abiapuntua: “Thotel luxuzko hotel kateak ehun urte daramatza euskal herritarrik ezagunenen loa zaintzen mundu osoan zehar. Urteurren borobil honetan, ibiltari bilakatu da, herritar guztiei bere izaretan lo egiteko pribilegioa eskaintzeko”. 40 minutu izango dituzte parte-har-tzaileek ihes-gelatik ateratzea lor-tzeko. Euskaraz Barra Barran parte hartzen dute Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Euskarabideak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak.