Hernaniko Udaleko Kultura sailak, 70 ekitaldi jasoko dituen, ekaina arteko kultur programazioa aurkeztu zuen. urtero bezala, adin guztietako herritarrentzako eskaintza prestatu du udaletxeak eta disziplina artistiko ezberdinei egin die tokia: musika, antzerkia, dantza, literatura, zinema eta arte plastikoak.

Egun hauetan, Hernaniko etxeetan programazioa jasotzen hasi dira herritarrak. Urtarrileko ekintzetarako sarreren salmenta dagoeneko martxan dago. Gainontzeko hilabeteetako sarrerak, hilabete bakoitzaren hasieran jarriko dira salgai on-line (https://kultura.hernani.eus/eu/) eta Biteri kultur etxean.

Ekintza guztietatik bi azpimarratu zituzten. Alde batetik, Korrikaren urtea izanik, Korrika Kulturalaren baitan bi ekimen izango dira Hernanin: eMcUMEAK bakarrizketa (otsailak 29) eta Badon opera garaikidea (martxoak 7). Bestetik, Ahoz aho, ahozkotasunaren nazioarteko jaialdia, izango da berriz, Hernaniko udal liburutegiak antolatuta. Euskal Herriko, Galiziako, Kubako eta Letoniako ipuin-kontalariak en-tzuteko aukera izango da.

Musikari ezagunak entzuteko aukera izango da hurrengo hilabeteetan: Mikel Urdangarin (sarrerak agortu dira) eta Kerobia. Olatz Zugasti hernaniarrak bere azken lana aurkeztuko du sorterrian eta Amoranteren kontzertu berezia ere izango da, Chillida Lekun.

Gainera, antzerkiak ere presentzia izango du. Besteak beste, helduen-tzako bost lan izango dira, tartean, Udalbiltzaren Geuretik Sortuak programaren baitan sortu den lana. Amaitzeko, etxeko txikienekin gozatzeko beste bost antzerki izango dira. Horien artean Marie de Jonghen azken lana, Bo jauna, azpimarratu zuten.