Igandean Gorostiagara joango dira Zumaiatik
Indamendi elkartekoak antolatuta, autobusa 7.30ean irtengo da Patxita Etxezarretatik
Indamendi elkartekoak Gorostiagara joango dira igandean Zumaiatik. Autobusa beti bezala Patxita Etxezarretatik irtengo da (Kantauri plazako geltokitik) goizeko 7.30ean. Indamendi elkartearen webgunean (www.indamendimb.eus) edota goiko estankoan (943 860 357) eman daiteke izena. Autobusaren prezioa helduentzat zazpi eurokoa izango da eta haurrentzat bost eurokoa izango da.
Urteko lehen irteeran Legazpitik abiatuko dira eta Deskargarako bidea egingo dute, Satuiko mendilerroan barrena, Gorostiaga eta Arrola tontorrak igoz. Satuiko mendiek Deba eta Urola ibaien arroak banatzen dituzte erdiko ibilguetan. Hegoalderantz, Oñatiko harana geratzen da eta Udana gainaren bidez Legazpirekin komunikatzen du, Aizkorriko mendigunearekin lotuz. Iparraldean, berriz, Antzuolako harana zabaltzen da, Zumarragarekin komunikatuta. Gorostiaga mendia da gailurra.
Temas
Más en Bertan
-
Usurbilgo kiroldegiko abonamenduen %25 konpentsatuko dira 2026an
-
Pasaia cerrará varias calles de Donibane y San Pedro por la botadura de la nao San Juan
-
ONGDs de Debagoiena reclaman a los ayuntamientos un plan para alcanzar el 0,7% en ayuda al desarrollo
-
Oñati se prepara para sentir la adrenalina del rally de cortos