Tolosako Udaleko kideek azaldu dutenez, aurten ere euskara ikasteko aukera izango dute tolosarrek. Izan ere, baieztatu dutenez, “Tolosako Aitzol Udal Euskaltegiak bigarren matrikulazio epea zabalduko du, euskara ikasi nahi duten pertsonei izena emateko aukera berri bat emateko” helburuarekin. Irailean hasi zen ikasturte honetarako bigarren matrikulazio epea astelehenean, urtarrilaren 8an, zabalduko dela baieztatu du Udalak. Baina, horretaz gain, “plazak mugatuak” izango direla ere jakinarazi dute Udaleko kideek. “Urtarrilaren 8tik 12ra bitartean eman ahalko da izena, aurrez-aurreko taldeetan hutsik dauden plazak betetzeko. Plazak mugatuak dira” azaldu dute. Izena emateko aurrez aurre bertaratu behar da euskaltegira, goizez 9.00etatik 13.00etara bitartean, edo arratsaldez 16.00etatik 19.00etara bitartean.

Gaur gaurkoz, maila ezberdinetako klaseetan banatuta 11 plaza libre daudela jakinarazi dute Aitzol Euskaltegiko ordezkariek. A1A1 mailan (astelehenetik ostegunera, 09.30etatik 11.30etara), 3 plaza; A1A0 mailan (ordutegi berdinean), 4 plaza; eta, A2A1 mailan (astelehen, astearte eta ostegunetan 09.00etatik 11.00etara), 4 plaza. Informazio gehiagorako 943 65 10 06 telefonora deitu edo aitzolue@tolosa.eus helbidera idatzi daiteke.