Errenteriako Berdintasunerako departamentuak, Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin, XIV. Mariasun Landa Sariak martxan jarri ditu. Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 26an bukatuko da. Helburua Errenteriako emakumeen ekarpena aitortzea eta balioan jartzea da.

Urtero bezala bi sari banatuko dira: Emakumezkoen begirada, lanik onena 450 euro (emakume batek edo emakumez osatutako talde batek aurkeztutako lanen artean lanik onena sarituko da) eta Emakumezkoei begirada, lanik onena 450 euro (gainerako lan guztien artean lanik onena sarituko da).

Gainera, bi idazlan irabazleak 2024ko Oarso aldizkarian argitaratuko dira. Bi irabazleen artean, gutxienez aurkeztutako lan bat euskaraz izango da.

Lehiaketaren oinarriak honako helbide honetan daude ikusgai: https://static.errenteria.eus/zerbikat/araudia/mariasunlansaria.