EHKS aurkeztuko dute gaur Zumaian
Arratsaldeko 19.00etan izango da Etxape zentro sozialistan, Zarautzen egin zutenaren ondoren
EHKS Euskal Herriko Kontseilu Sozialistaren jardunaren nondik norakoak azalduko dituzte gaur arratsaldeko 19.00etatik aurrera Zumaiako Etxape zentro sozialistan egingo duten saioan, antolatzaileek zehaztu dutenez.
Azken asteetan herriz herri ari dira aurkezpenak egiten eta joan den abenduaren 29an Zarautzen aurkeztu zuten proiektua. Oraingoan, Urola Kostarekin jarraituz, Zumaian aurkeztuko dute gaur EHKSren proiektua.
EHKS Euskal Herriko Kontseilu Sozialista erakunde politikoa aurkeztu zuten ofizialki abenduaren 16an Eibarko Astelena pilotalekuan 1.500 lagunen aurrean.
Temas
Más en Bertan
-
Nuevo hospital de Tolosa: referente en Gipuzkoa para procedimientos diagnósticos y pruebas complementarias
-
La Lilaton, mucho más que una carrera, tiñe de rosa Donostia
-
El proyecto del nuevo Hospital de Tolosa avanza tras licitar las obras por 106,7 millones
-
Diego Ramos toma las riendas del bar del campo de fútbol de Beasain