Usurbilgo Udalaren aurrekontua proposamenak EH Bilduren eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, eta PSE-EEk abstentziora jo du. 13,12 milioi eurokoa izango da 2024, Oso Bilkuran adostu zen bezala. Erabakia, orain, jendaurrean jarriko dute, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean, behin betiko onartuta gelditu dadin.

Agurtzane Solaberrieta Mesa alkateak nabarmendu zuenez, 2024ko aurrekontuak “herri misioetan eta auzoen eraberritzean sakontzeko” helburua dute.

Auzoei dagokienez, Txokoalderako 100.000 euro zubia berritzeko eta 350.000 euro Etxealdia auzoaren beheko aldeko espazioa berrantola-tzeko jasotzen dira, besteak beste.

Bestalde, alkateak “adostasunaren aurrekontuak” ere bazirela esan zuen, “oposizioarekin eskuz esku” lan egin baitute: “Udal gobernutik ahalegin handia egin dugu oposiziotik jasotako emendakinak barnera-tzeko, eta gehienei bide eman diegu”, adierazi zuen.

“Emendakinek aurrekontuak aberasten dituzte: ezberdinen arteko akordioak herria hobetzeko ekarpenak dira, eta gu beti saiatuko gara adostasun hori bilatzearen alde”, gaineratu zuen.

EAJk ere adostasunera iristeko “gogoa eta borondatea” nabarmendu zituen, eta eskerrak eman zizkion udal gobernuari. “Uste dugu hau dela bidea herria hobetzen jarrai-tzeko; oposiziotik ere gauza onak lor ditzakegu usurbildarrentzat, eta espero dugu hau hasiera besterik ez izatea”.

PSE-EEk, bere aldetik, adostasunak lortzeko udal Gobernuaren prestasuna nabarmendu zuen: “Uste dugu hori dela egin behar dena, indar politiko desberdinek arteko elkar uler-tzea”. Dena den, abstenitu egingo zela jakinarazi zuen, jasotako partida batzuekin ados ez dagoelako.

Bozketaren aurretik, EH Bildu taldeko bozeramaile Ainhoa Arrozpidek nabarmendu zuen udal Gobernuak beti agertu izan duela adostasunetara ailegatzeko prestasuna, baina horretarako alde guztiek eduki behar dutela borondatea: “Gogo hori egon denean, akordioak egon dira: nire ustez, pauso garrantzitsua da hemen ematera goazena”.

PSE-EEri, berriz, erantzun zion “harrituta” zegoela abstentziora jo-tzeko erabakiarekin: “13 milioi euroko aurrekontu batetik 30.000 eurorekin ados ez zaudela diozu, eta gure ustez hori ez da nahikoa arrazoi abstentziora jotzeko: uste dugu aukera bat galdu dela herri akordio garran-tzitsu bat lortzeko”.