Bihar dantza garaikidea egongo da Niessenen
Xabi Madinak eta Ebi Soriak ‘X2’ ikuskizuna eskainiko dute Errenteriako kulturgunean
Bihar 19.00etan, Errenteriako Niessen kulturgunean Xabi Madina eta Ebi Soria artistek X2 dantza garaikideko emanaldia eskainiko dute. Ikuskizuna Katapulta plataformak sustatu du, Kutxa Fundazioaren babesarekin eta Niessen kulturgunearen kolaborazioarekin.
Ebi Soria diziplina anitzeko artista, musikaria, koreografoa, aktorea eta irakaslea da. Donostiako Musika eta Dantza Eskolan eta Bartzelonako Taller de musics delakoan trebatu zen. Bere ibilbidea musikan hasi zuen, eta pixkanaka, gertuko beste diziplina batzuetara jotzeko interesa agertu zuen, hala nola dantza, performancea...
Xabier Madina dantzari interpretea da. Halaber, Kolorearekin Elkarte Artistikoa elkartearen sortzaileetako bat eta presidentea ere bada. Elkarte honek desgaitasuna duten pertsonek arteetarako sarbidea izatea sustatzen du Donostian.
Temas
Más en Bertan
-
Oñati celebra su Jubilatuen Eguna con un homenaje de gratitud y rostro de mujer
-
Pasaiako festen hasiera ekitaldia larunbatean izango da San Pedron
-
Arrasate avanza hacia un municipio más inclusivo construido desde una perspectiva plural
-
La más veterana de la residencia Arangoiti de Beasain ha cumplido 102 años