Jai giroa zestoan. Zestoako Zoroperian bildu zirenak aurre egin behar izan zioten ho-tzari atzo. Hala ere, giroa oso ona izan zen eta jende asko bildu zen herriko kaleetan bai goizean eta baita arratsaldean ere. Ohi denez, lehiaketek garrantzi handia izan zuten atzoko egitarauan. Ezozi Etxeberria Irustak, Ari-tzaga baserrikoa (Soraluze), irabazi zuen lehen saria XXXII. Barazki eta Fruta Lehiaketan. Urolako Ezti Lehiaketaren lehenengo saria Igor Odriozola zestoarrak eskuratu zuen. Azkenik, lehen saria XXXIII. Sagardo Lehiaketan Lasaoko Vanesa Ugarterentzat izan zen, lehia bizian Arroako Igartza baserriarekin, bigarren, eta Larratzabal Goikoa baserriarekin, hirugarren. Foto: A.Z.

Goiz hotza baina giro ezin hobea Zestoako Zoroperian