Azpeitia

– Azpeitiarrek zerura begira emango dituzte goizeko lehenengo orduak, San Tomas feriari euriarekin mehatxu egiten dioten iragarpenak betetzen diren edo ez ikusteko. Hala ere, ehunka izango dira euskal jantzi tradizionalez jantzita kalera aterako direnak festaz gozatzako. Musikak garrantzi handia du egitarauan, Izarraitz txistulari taldearen, Juan de Antxieta musika eskolaren, Udal Bandaren eta Arrasateko gaiteroen kalejirekin. Azoka Plazako nekazaritza-produktuen salmenta-postuak eta Herriko Plazan taloa eta txorizoa salduko duten beste seiak izango dira eguneko protagonista ba-tzuk. Besteak Izarraitz pilotalekuan jokatu diren Patxi Azkargortaren oroimeneko finalak (10,00), herri kiroletako jaialdia (12.00), Bentazaherreko Mutiko Alaiak taldearen emanaldia (12.30), bertsolari eta trikitilarien saioa (13.00), dj-en emanaldia (16.00) eta Soreasun burutuko den dantzari gazteen Dantza Solteko Txapelketa (18.30). – A.Z.