Plazaola Urola triatloi klubak San Silbestre eguneko kros mistoaren 6. edizioa antolatu du. Parte-hartzaileek 2,5 kilometroko bi itzuli egingo dituzte. Lasterketa 17.30ean hasiko da, Areizaga-Kalebarren plazan.

Klubak bi helburu bete nahi ditu: lasterketa parekidea izatea, emakumearen parte-har-tzea indartuz, eta aurreko urteetan izan duen izaera herrikoia mantentzea. Izen ematea, egunean bertan egin daiteke hamar euro ordainduta eta aldez aurretik herrikrosa.eus webgunean zortzi euroren truke. Lasterketaren ondoren, opariak zozkatuko dituzte parte-hartzaileen artean.