Ostiral arratsaldean Urretxu eta Zumarragako Gabonetako krisma eta idazlan lehiaketetako sariak banatu zituzten Urretxuko liburutegian.

Krisma lehiaketara 269 lan aurkeztu dira. A mailan (LH 1 eta 2) lehen saria Ekain Mateosek irabazi du, bigarrena Aimar Vizuetek eta hirugarrena Ruben Vazquezek.

B mailan (3. eta 4. maila) lehen saria Malen Ormazabalek irabazi du, bigarrena Rocio Vazquezek eta hirugarrena Maialen Ruedak.

D mailan (5. eta 6. maila) lehen saria Alaine Romerok irabazi du, bigarrena Ane Bengoetxeak eta hirugarrena Yago Balentziagak.

Idazlan lehiaketari dagokionez, A mailan (3. eta 4. maila) lehen saria Aster Iglesiasek irabazi du, bigarrena Laia Aranburuk eta hirugarrena Alba Perezek. B mailan (5. eta 6. maila), lehen saria Teo Alvarezek irabazi du, bigarrena Jon Arratibelek eta hirugarrena Garazi Guedek.

Legazpin ere krisma lehiaketa antolatu dute. Sarituak Unai Agirre (LH1), Malen Nuñez (LH2), Ibon Huerta (LH3), Irune Fernandez (LH4), Irune Garcia (LH5) eta Maddi Agirregabiria (LH6) dira. Lanak kultur etxean ikusgai egongo dira, urtarrilaren 5era arte. Bertako erakusketa aretoa astelehenetik ostiralera irekitzen dute, 17.00etatik 20.00etara. – A.Z.