Beasaingo Erregeen Zamalkadan izena emateko epea zabaldu da
Lehen Hezkuntzako 5. mailatik gorako beasaindarrek parte hartu dezakete
Beste urte batez, Atxipi AisialdiElkarteak Beasaingo Erregeen Zamalkada antolatuko du, urtarrilaren 5ean ospatuko dena. Bertan, Lehen Hezkuntzako 5. mailatik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute, adin mugarik gabe.
Dagoeneko izen-ematea zabalik dago, atxipibeasain.blogspot.com webgunean. Ekitaldian parte har-tzeko gogoz dauden beasaindarrek abenduaren 30a baino lehen burutu behar dute inskripzioa.
Izena ematen duten pertsonek bilera izango dute urtarrilaren 4an, osteguna, goizeko 10.00etan, Igartzako Jauregian. Ardurak banatu eta taldeak osatuko dira bertan.
Lehen Hezkuntzako 5. mailako parte-hartzaileak baserritarrez jantzita irtengo dira desfilean; gainontzekoak, aldiz, antolakuntzak utzitako jantzi koloretsuekin.
Boluntarioak
Bestalde, Atxipi Aisialdi Elkarteak boluntarioak behar ditu Beasaingo Erregeen Zamalkada antolatzeko; izan ere lan asko duen ekitaldia da. Besteak beste, karrozak muntatzeko eta parte-hartzaileak janzteko pertsonak behar dira.
Laguntzeko prest dauden herritarrek atxipi.aisialditaldea@gmail.com helbidera mezu bat bidali behar dute.
Temas
Más en Bertan
-
“Algunos miembros de Puro Relajo no sabemos dónde vamos a tocar hasta un día antes del concierto”
-
"Recibir el Txapelaundi Saria me ha dado mucha alegría, porque siempre he estado muy vinculado al barrio"
-
Astigarraga cerrará el 18 de agosto Santio Zeharra por obras
-
“Con la ‘eutanasia cero’, el modelo de la perrera ha pasado a ser el de un centro de adopción de perros ”