Aizkorrira abenduak 31n Lagun Onak MBrekin
Mendi elkarteko bazkideek 10 euro ordainduko dituzte eta bazkide ez direnek 15
Urtero bezala, aurten ere Aizkorrira irteera antolatu du Lagun Onak MBk Urtezahar egunean. Ibilbidea ohikoa izango da: mendizaleak Otzaurtetik aterako dira, gailurrera igo eta Urbiara jaitsi, Arantzazurako bidea eginez amaitzeko. Izen ematea jada martxan da Lagun Onak MBren webgunean. Izena emateko azken eguna abenduaren 29a, osteguna, 21.00etan.
Irteera 7.00etan izango da, Azpeitiko anbulatorioren aurretik, abenduaren 31n. Ordaina autobusean bertan egingo da. Lagun Onak MBk adierazi duenez, 10 euro ordaindu beharko dituzte bazkideek, eta bazkide ez direnek, 15 euro.
Temas
Más en Bertan
- 
                
                                        
Getaria adquiere y acondiciona el aparcamiento de Askizu
 - 
                
                                        
Iraola reclama al PNV que "priorice los intereses de los vecinos de Eibar antes que los de la Consejería de Seguridad"
 - 
                
                                        
Ane Odriozola ubica su nueva novela en la costa de Gipuzkoa
 - 
                
                                        
Hondarribia celebra en noviembre las XXII Jornadas de Maridaje y Degustación