Zabalik da dagoeneko kultur bonua erosteko aukera kulturaz.eus webgunean. 2024ko bonuak 90 euroko kostua du eta digitala izango da, Kulturaz app-aren bidez. Bertan, kultur bonoaren kodea izateaz gain, erabileraren jarraipena emateko aukera egongo da.

Kultur bonuek Sanagustin kulturgunean, Soreasu Antzokian edota Dinamoa sormen gunean Kulturaz Kooperatibak antolatutako sarreradun ekitaldiez doan gozatzeko aukera eskaintzen dute: 10 sarrera kontzertuetarako, 10 sarrera filmeetarako, sei sarrera antzerki/dantza ekitaldietarako; sei sarrera hurren ikuzkizunetarako; eta tailer eta ikastaroetan parte hartzeko deskontuak.

laguntzak

Azpeitiko Udalaren laguntzaz, ikasle, langabetu eta pentsiodunei %50eko deskontua egingo zaie, beharrezko dokumentazioa aurkeztuta. Informazio gehiago, www.kulturaz.eus web orrian.